Zabalik dago Zestoako kirol ikastaroetan izena emateko aukera

Intza Trula 2024ko ira. 2a, 12:00

Zestoako kiroldegiko irudi bat. (Artxibokoa)

Senior fit +65, heldua fit maila aurreratua, yoga, multifitness, total training, spinning eta Arroa eta Aizarna Aktiboa ikastaroak eskainiko dituzte ikasturte honetan Zestoako kiroldegian. Horietan parte hartu nahi dutenek gaurtik hilaren 11ra bitartean dute izena emateko aukera, kiroldegian bertan.

Zabaldu dute 2024-2025 ikasturtean Zestoako kiroldegian eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko aukera. Hain zuzen ere, honako ikastaro hauek dira aurten eskainiko dituztenak: senior fit +65, heldua fit maila aurreratua, yoga, multifitness, total training, spinning eta Arroa eta Aizarna Aktiboa. Horietan izena emateko aukera hilaren 11ra bitartean egongo da zabalik, kiroldegian bertan, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Izena emateko epea amaitu ondoren, hilaren 16an jakinaraziko dute zein talde sortu diren eta zein ez; izan ere, ikastaroetarako taldea sortzeko gutxieneko izen emate kopurua betetzea beharrezkoa izango da. Taldeak osatuz gero, ikastaroak irailaren 23an hasiko dira.

Ikastaroetan izena ematen dutenek ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango dute: erdia ikastaroa hasten denean ordaindu beharko dute, eta beste erdia abenduan. Ordaintzeko modu bakarra helbideratuta izango da. 

Ikastaroen egutegia Zestoako Udalaren webgunean dago ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide