Zestoako Udalak iragarri duenez, bertan behera gelditu dira gaur, Gazte Eguna, gauean Laranjadi plazan egitekoak ziren kontzertuak. Hain zuzen, Bengo eta Goxuan Salsa taldeek eskaini behar zituzten zuzenekoak 22:00etan hasita, baina arratsaldeko ekaitzaren ondorioz, emanaldiekin aurrera ez jarraitzea erabaki dute.