Festak direla eta, datozen egunetan aldaketak izango dira hondakinen bilketan

Aitziber Arzallus 2024ko abu. 30a, 11:32

Zestoako herriguneko, Arroabeko eta Iraetako etxebizitzetako zein tabernetako eta komertzioetako hondakinak goizez jasoko dituzte festak bukatu bitartean.

Amabirjinak direla eta, igandetik aurrera Zestoako herriguneko, Arroabeko zein Iraetako  hondakinen bilketa ordutegian aldaketak izango direla iragarri du Urola Erdiko Mankomunitateak.

Herriguneko hondakinen bilketa goizez egingo dute, nola herritarrena, hala komertzioena. Etxebizitzetako hondakinak irailaren 1ean, 6an eta 8an jasoko dituzte, eta herritarrek 09:00ak eta 11:00ak artean atera beharko dute zaborra. Alde Zaharrean, berriz, zaborrontziak kanpoan jarriko dituzte, festetan jarri ohi dituzten lekuan.

Herriguneko tabernen eta komertzioen hondakinak, berriz, irailaren 1ean, 6an, 8an eta 9an jasoko dituzte. Egun horietan 09:00etarako atera beharko dituzte hondakinak. Hona hemen egunez eguneko informazioa:

  • Irailak 1, igandea: organikoa jasoko dute, eta 09:00etako atera beharko dituzte hondakinak.
  • Irailak 6, ostirala: organikoa eta kartoia jasoko dituzte, eta 09:00etako atera beharko dituzte hondakinak.
  • Irailak 7, larunbata: ez dute bilketarik egingo.
  • Irailak 8, igandea: organikoa jasoko dute, eta 09:00etako atera beharko dituzte hondakinak.
  • Irailak 9, astelehena: ontzi arinak jasoko dituzte, eta 09:00etako atera beharko dituzte hondakinak.

Arroabeko eta Iraetako etxebizitzetako hondakin organikoa ere goizez jasoko dute irailaren 1ean, 6an eta 8an. Egun horietan, herritarrek 09:00etatik 11:00etara bitartean atera beharko dute organikoa.  

Tabernen eta komertzioen hondakinak, berriz, irailaren 1ean, 6an, 8an eta 9an jasoko dituzte. Egun horietan 09:00etarako atera beharko dituzte hondakinak. Hona hemen egunez eguneko informazioa: 

  • Irailak 1, igandea: organikoa jasoko dute, eta 09:00etako atera beharko dituzte hondakinak.
  • Irailak 6, ostirala: organikoa jasoko dute, eta 09:00etako atera beharko dituzte hondakinak.
  • Irailak 8, igandea: organikoa jasoko dute, eta 09:00etako atera beharko dituzte hondakinak.
  • Irailak 9, astelehena: kartoia eta ontzi arinak jasoko dituzte, eta 09:00etako atera beharko dituzte hondakinak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide