Asteazkenean txupina bota zutenetik amabirjin jaietan murgilduta daude Aizarnan. Gaur, gogotsu hasi dute jaietako hirugarren eguna, eta haurrak izan dira, zalantzarik gabe, goizeko protagonistak: izan ere, gaztetxoek bota dute goizean txupinazoa, eta ondoren, adin guztietako haurrak elkartu dira ur jolasetan ibiltzeko.
Eguerdian, berriz, indarrak berreskuratuko dituzte haurren eta gurasoen bazkarian, eta arratsaldean izango du jarraipena festak. Jinkana, txokolatada, ikuskizuna eta Patx DJaren saioa izango dituzte Aizarnan.
Bihar, larunbata, agurtuko dituzte aurtengo amabirjinak Aizarnan, eta honakoa da arratsalderako zein biharko prestatu duten egitaraua:
Gaur, ostirala
- Ondoren, haur eta gurasoen bazkaria.
- 17:00. Jinkana.
- 18:30. Txokolatada.
- 19:00. Adabaki ikuskizuna.
- 23:00-05:00. Patx DJa.
Bihar, larunbata
- 07:00. Oilasko biltzaileen irteera.
- 11:00. Ume eta gaztetxoen krosa.
- 12:00. Paella prestaketa.
- Ondoren, oilasko biltzaileen dantza plazan.
- 15:00. Bazkaria herrikoia, paella jana.
- Ondoren, oilasko biltzearen amaiera.
- 23:00- 03:00. Davila DJa.