Atzo arratsaldeaz geroztik jai giroa nagusi da Aizarnan. 18:00etan bota zuten Amabirjin jaien hasierako txupinazoa, eta jarraian, Enaitz Alberdi eta Julen Rueda trikitilariek girotuta poteoa egin zuten auzoan. Iluntze partean herri afaria egin zuten, eta eguna borobiltzeko, erromeria izan zuten Olgetan taldearekin.
Gaur, Amabirjin eguna, jubilatuen hamaiketakoarekin eta pilota partidekin ekin diote egitarauari. Arratsaldean, herri kirolak izango dira, eta iluntzean Garixe eta Lanberri trikitilariekin dantzatzeko aukera izango dute.
Bihar ostirala, berriz, umeen txanda izango da. Goizean txupinazioa botako dute, eta ondoren ur jolasak antolatu dituzte. Eguerdian, haurren eta gurasoen bazkaria izango da. Bazkalondoan jarraituko du festak jinkanarekin, txokolatadarekin, adabaki ikuskizunarekin eta Patx DJaren saioarekin.
Larunbatean, hilaren 17an, agurtuko dituzte jaiak. Besteak beste, oilasko biltzaileen irteera, umeen eta gaztetxoen krosa, oilasko biltzaileen dantza, herri bazkaria eta Davila DJaren saioa antolatu dituzte egun horretarako.
Honakoa da Amabirjin jaietako egitaraua:
Abuztuak 15, osteguna, Amabirjin eguna
- Jubilatuen hamaiketakoa.
- 12:30. Pilota partidak: Bergara-Lizarralde vs Aranburu-Iraola; Azkue-Apezetxea vs Uria-Alonso A.Egiguren-U.Egiguren vs Sasiain-Alonso.
- 18:00. Herri kirolak.
- 22:30-01:00. Garixe eta Lanberri trikitilariekin erromeria.
Abuztuak 16, ostirala
- 11:00. Umeen txupinazoa.
- 11:30. Ur jolasak.
- Ondoren, haur eta gurasoen bazkaria.
- 17:00. Jinkana.
- 18:30. Txokolatada.
- 19:00. Adabaki ikuskizuna.
- 23:00-05:00. Patx DJa.
Abuztuak 17, larunbata
- 07:00. Oilasko biltzaileen irteera.
- 11:00. Ume eta gaztetxoen krosa.
- 12:00. Paella prestaketa.
- Ondoren, oilasko biltzaileen dantza plazan.
- 15:00. Bazkaria herrikoia, paella jana.
- Ondoren, oilasko biltzearen amaiera.
- 23:00- 03:00. Davila DJa.