Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du hilaren 10ean Zestoako San Lorenten

Nerea Uranga 2024ko abu. 2a, 15:06

Eñaut Elorrieta musikari eta abeslaria.

Ateosteko biraren barruko kontzertua da San Lorenteko baselizan emango duena, eta sarrera mugatua izango du. Abuztuaren 5etik 9ra salduko dituzte sarrerak Zestoako udaletxean.

Eñaut Elorrieta musikari eta abeslariak Ateosteko bira proiektuaren barruko kontzertua emango du abuztuaren 10ean (larunbata), 18:00etan, San Lorente baselizan, Zestoako Udalak antolatuta. Hain zuzen ere, egun hori auzo horretako festa eguna da.

Sarrerak mugatuak izango dira, eta bakoitzak 10 euro balioko ditu. Zestoako udaletxean salduko dituzte Elorrietaren kontzerturako sarrerak abuztuaren 5etik 9ra bitartean, 09:00etatik 13:00etara. Udalak jakinarazi duenez, lehen hiru egunetan zestoarrek bakarrik erosi ahalko dituzte sarrerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide