Zabalik dago Uztapide plazaren ondoko parkea

Intza Trula

Aurrekontu parte hartzaileetan bozkatu zuten herritarrek Uztapide plazaren ondoko haurren parkea berritzea. Behin lanak amaituta, joan den larunbatean zabaldu zuten jolasgunea, haurren gozamenerako elementu berriz hornituta.

Uztapide plazaren ondoko parkean amaitu dituzte lanak, eta haurrek dagoeneko gozatu dezakete jolasgune berriaz. Ohe elastikoa, mahai jolasak, kamioa eta beste hainbat jolasez hornitu dute parkea, eta joan den larunbatetik, hilaren 27tik, dago zabalik.

Uztapide plazaren ondoko parkea aurrekontu parte hartzaileetan hautatutako proiektuetako bat da, eta udalak haurrentzat eta haien familientzat "espazio erakargarriagoa" eskaintzeko helburuarekin berritu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide