Jubilatuak, Santa Ana eguna ospatzen aurrenak

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 26a, 15:51

Santio eguna herri kirolekin eta erromeriarekin borobildu ondoren, jaietako egun handia dute gaur Arroagoian. Jubilatuentzako hamaiketakoarekin eta bazkariarekin hasi dute eguna. Txikiren bakarrizketa saioak, kirol erronkak eta musikak osatuko dute gaurkoa.

Patata tortilla eta sagardo txapelketekin hasitako Santio eguna herri kirol erakustaldiarekin eta erromeriarekin borobildu zituzten atzo Arroagoian, eta gaur, Santa Ana, jaietako egun nagusia ari dira ospatzen.

Jubilatuak izan dira jaun eta jabe Santa goizean eta eguerdian. 11:00etan meza nagusian izan dira horietako asko, eta elizatik herri etxerako metro apurrak egin dituzte elizkizuna bukatu orduko, handik puskatean ez mugitzeko. Izan ere, hamaiketakoaz gozatu ahal izan dute lehendabizi Arroagoiko zein inguruetako jubilatuek, eta tokian bertan egin dute handik gutxira bazkaria ere.

Sabelak ondo asetuta, 17:30ean Ion Martinez Txiki-k eskainiko duen bakarrizketa saioaz gozatzeko moduan izango dira gero jubilatuak, bertaratu nahi duten gainerako herritar guztiak bezalaxe. Hori izango da Santa Ana eguneko arratsaldeko jai egitarauaren lehen hitzordua, baina ez bakarra. Hona hemen gaur gelditzen diren ekitaldien zerrenda eta biharko jaien azken egunarena:

  • 17:30. Bakarrizketa saioa, Ion Martinez Txiki-ren eskutik.
  • 19:00. Herritarren arteko kirolak.
  • 23:00. Etxebarria aita-semeekin erromeria.
  • 01:00. Olber DJa.

Bihar, larunbata.

  • 11:00. Tolareko Igoera.
  • 12:00. Altxorraren bila.
  • 14:00. Umeen bazkaria.
  • 16:30. Umeentzako jolasak. Izen ematea 16:00etan zabalduko dute.
  • 17:30. Apar festa.
  • Jarraian, txokolatada.
  • 23:00. Joselu anaiak.
  • Tartean, otarrearen zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea.
  • 02:00. Olber DJa.

(Argazkiak: Eduardo Agirre eta utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide