Uretako puzgarriak, udako arratsaldea alaitzeko

Intza Trula

Zestoako Udalak eta Iraetako auzo elkarteak antolatuta uretako puzgarriak ibiltzeko aukera izan zen atzo Iraetan, 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Arratsalde aparta igaro zuten dozenaka umek atzo uretako puzgarrietan, Iraetan. Eguzkia ezkutatu izanak ez zituen atzera bota haurrak, eta puzgarriak zabaldu bezain pronto hasi ziren guztiak txirristetatik behera botatzen. Zestoako Udalak eta Iraetako auzo elkarteak antolatu zuten jarduera, eta 16:00etatik 20:00etara bitarte egon ziren puzgarriak zabalik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide