Zestoako eta Urepeleko ekoizleak ezagutzeko topaketa antolatu zuten biharko, hilaren 17rako, baina hitzordua atzeratu egin dutela jakinarazi du Zestoako Udalak. Horrez gainera, data berria zehaztu gabe dagoela eta horren berri aurrerago emango duela azaldu du erakundeak.
Topaketaren egunean Amillubira, Sakona-Komuntzora, Ertxiñekora eta Azpeitiko Elikagunera bisitak egitea da asmoa, askotariko produktuak ezagutuz. Sabela betetzeko, berriz, Ekain sagardotegian bazkaria egingo dute.