Urepeleko eta Zestoako ekoizleak ezagutzeko topaketa antolatu dute hilaren 17rako

Intza Trula

Sakona-Komuntzo etxalde ekologikoa. (Sakona-Komuntzo)

Plaza mugatuak daude, eta parte hartzeko izena eman beharko da hilaren 12a baino lehen. Joaten direnek, Amillubi, Sakona-Komuntzo, Ertxiñeko eta Azpeitiko Elikagunea bisitatzeaz gainera, Ekain sagardotegian bazkalduko dute.

Zestoako eta Urepeleko ekoizleek elkar ezagutzeko aukera izango dute hilaren 17an, Zestoako Udalak antolatutako topaketari esker. Egun horretan, Amillubira, Sakona-Komuntzora, Ertxiñekora eta Azpeitiko Elikagunera bisitak egingo dituzte, askotariko produktuak ezagutuz. Horrez aparte, Ekain sagardotegian bazkaria antolatu dute. Topaketara joateko plazak mugatuak dira, eta interesa dutenek hilaren 12a baino lehen eman beharko dute izena komunikazioa@zestoa.eus helbidera idatzita. Inskripzioa 20 euro da (bazkaria barne).

Hori hala, hilaren 17an, asteazkenez, 10:00etan aterako dira Amillubi baserritik, eta hortik abiatuta egingo dituzte bisitak. Itzulera 19:00 aldera egitea aurreikusi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide