Udako arratsalde bat lagunartean igarotzeko banderen jolasa antolatu du Zestoako Udalak hilaren 17rako. 8 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute jardueran, 16:00etatik 19:00etara bitartean, udaletxeko arkupeetan.
Leire Unanue Kalexka elkarteko kideak gidatuko du saioa, eta haurrentzako entretenimenduz eta erronkaz betetako arratsaldea igarotzea da helburua, talde lana eta aire zabaleko dibertsioa sustatuz.
Parte hartu nahi dutenek 688 74 33 78 telefonora deituta edota idatzita jakinarazi dezakete.