Jarri dituzte eguzki plakak Zestoako kiroldegiko pilotalekuko teilatu berrian

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 11a, 15:31

Zestoako kiroldegiko frontoiaren teilatu berrian jarri dituzten eguzki plakak. (Zestoako Udala)

Instalazio berriak sortuko duen energia elektrikoa "berehalako autokontsumorako baliagarria izango da eta sortzen den soberakina banaketa sarean injektatuko da", udalak azaldu duenez.

Kiroldegiko pilotalekuko teilatua berritzeko proiektuan aurreikusita zegoen bezala, Zestoako Udalak jarri ditu eguzki plakak frontoiko estalki berriaren gainean, eta horiekin energia ekoizten hasiko da erakundea.

Instalazio fotovoltaiko berriak 120 kwp-ko potentzia instalatua izango du; sortuko duen energia elektrikoa "berehalako autokontsumorako baliagarria izango da eta sortzen den soberakina banaketa sarean injektatuko da", udalak azaldu duenez. Kiroldegiko instalazio horrekin eta "epe ertainean egingo diren beste hainbatekin", erakundearen helburua da "berriztagarrien bidez udalaren horniduretan ahalik eta autokontsumo tasarik handiena" lortzea, "energia burujabetzan aurrera eginez, kontsumo elektrikoan aurreztuz eta ingurumena zainduz".

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide