Irailean, ikasturte berria hastearekin batera, hasiko ditu saioak euskarazko tertulia literarioen taldeak, eta horietan parte hartzeko interesa dutenek zabalik dute izena emateko aukera. Irakurleek liburu bat hautatuko dute hilero, eta ondoren liburutegian elkartuko dira horren inguruko ideiak, iritziak eta bestelakoak partekatzeko. Lehenengo saioa irailaren 26an, 18:30ean, egingo dute, eta aurten ere Pako Aristi idazle eta kazetariak jardungo du dinamizatzaile lanetan.
Hori hala, izena eman nahi dutenek hiru aukera izango dituzte horretarako: Zestoako Udal Liburutegira joanda, 943-14 78 16 telefono zenbakira deituta edota liburutegia@zestoa.eus helbidera idatzita.