Jubenilen mailako Gurutzeaga Txirrindularitza Saria jokatuko dute igandean Zestoan

Intza Trula 2024ko uzt. 9a, 09:00

Gurutzeaga Txirrindularitza Saria. (Artxibokoa)

Lasterketa 15:45ean hasiko da Foruen Plazan, eta Gurutzeaga pilotalekuaren aurrean amaituko da. Gurutzeaga Txirrindularitza Elkarteak dei egin die herritarrei probaren egunean boluntario gisa lan egiteko.

Jubenilen mailako Gurutzeaga Txirrindularitza Saria jokatuko dute igandean, hilaren 14an, Zestoan. Arratsaldean jokatuko dute proba; izan ere, 15:45ean aterako dira txirrindulariak Foruen Plazatik, eta helmuga Gurutzeaga pilotalekuaren aurrean izango da.

Guztira 82 kilometroko ibilbidea izango da parte hartzaileek osatu beharko dutena, eta tarte horretan bi aldiz igaroko dira Zestoako herrigunetik.

Boluntarioen beharra

Txirrindularitza proba modu egokian jokatu ahal izateko lanerako boluntarioak behar ditu Gurutzeaga Txirrindularitza Elkarteak, eta herritar orori dei egin die igandean lagun dezaten. 

Parte hartzaileen eta ikusleen segurtasuna bermatzeko, errepidean egoteko jendea behar dute, eta laguntzeko prest daudenek ondorengo telefono zenbakietara dei egin dezakete: 661 391 336 (Urtzi) eta 667 343 245 (Otxua).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide