Zestoako Gazte Asanbladak batzarra deitu du bihar arratsalderako

Intza Trula 2024ko uztailaren 3a

Zestoako Gaztetxeko kideek desalojoaren berri emateko egin duten agerraldia. (Maialen Etxaniz)

Bileran gaztetxearen egungo egoera azalduko dute, eta hilaren 19rako iragarrita dagoen Elizondo eraikineko Gaztetxearen desalojo egunerako antolatzen hasiko dira. 18:00etan elkartuko dira, Zentroko gaztetxean.

Zestoako Gazte Asanbladak bilera irekia deitu du bihar arratsalderako, eta herritar guztiei dei egin die joatera. Hain justu, gaztetxearen egungo egoeraz mintzatuko dira bertan eta, horrez aparte, Zestoako Elizondo eraikineko Gaztetxearen desalojo egunerako antolatzen hastea da asmoa. Izan ere, hilaren 19rako dago aurreikusita Zentroko gaztetxearen desalojoa.

Bileraren ostean Gaizka Arrueren kontzertua eta luntxa ere antolatu dituzte joaten diren guztientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide