Hasi dituzte Uztapide plazako haurren parkeko lanak

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 3a, 17:12

Uztapide plazako jolastokiko lanak egiten ari diren eremua. (Zestoako Udala)

Aurrekontu parte hartzaileetan onartutako proiektuari helduz egingo dute lana, parkea jolas berriz hornituz.

Aste honetan hasi dituzte Uztapide plazako haurren parkean elementu berriak instalatzeko prestaketa lanak. Eremu bateko lurra atera eta hormigoia bota dute.

Lan horiek amaitzen dituztenean, aurrekontu parte hartzaileetan onartutako proiektuari helduko dio Zestoako Udalak, eta jolas berriz hornituko dute parkea, haurrentzat eta haien familientzat "espazio erakargarriagoa" eskaintzeko helburuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide