Bertan behera utzi dute Janus Lesterren igandeko kontzertua

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 21a, 15:19

Janus Lester taldea.

"Eguraldi txarraren iragarpena dela eta" erabaki du udalak Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmoaren lehen saioa izan behar zuena atzeratzea. Data berria aurrerago zehaztekotan dira.

Etzi, igandea, kontzertua ematekoa zen Janus Lester taldea Zestoako San Juan egoitzan, baina emanaldi hori bertan behera utzi dutela jakinarazi du gaur Zestoako Udalak, "eguraldi txarraren iragarpena dela eta". Kontzertua atzeratu egin dute, hain zuzen; data berria aurrerago zehaztekotan dira.

Janus Lesterren emanaldia Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmo berriaren lehen alea izan behar zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide