Janus Lesterrek kontzertua eskainiko du igandean Zestoan

Intza Trula 2024ko eka. 19a, 11:15

Janus Lester taldeko abeslaria. (Mikel Castellano)

Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmoaren barruan antolatu dute emanaldia. Hilaren 23an, igandea, 18:00etan igoko da oholtzara Janus Lester, San Juanen.

Ertzetara Kultur Ekintza egitasmo berria abiatu berri du Zestoako Udalak, eta igande honetarako, hilaren 23rako, antolatu dute lehen emanaldia: Janus Lesterrek kontzertua eskainiko du, hain justu, 18:00etan, San Juanen.

"Egungo musika eta kultur eskaintza ertzetako pertsonentzako eta kolektiboentzako irisgarriagoa" izatea da ekimen honen helburua. Horregatik, San Joan egoitza aukeratu dute kontzerturako: "Adinekoen egoitzako erabiltzaileek ere kontzertuaz gozatzeko aukera izan dezaten nahi izan dugu". Halaber, igandea "alaitzea" ere bada asmoa. Ordutegia, berriz, gurasoek eta umeek ere emanaldiaz "disfrutatu" dezaten hautatu dute.

Datozen hilabeteetan, Ertzetara Kultur Ekintza egitasmoaren barruan, hainbat jarduera antolatzeko asmoa agertu du udalak, baina aurrerago emango du horien berri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide