Erremontari Herriz Herri txapelketaren jardunaldia jokatuko dute ostiralean Zestoan

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 12a, 17:33

Joseba Goikoetxea erremontista zestoarra etxean ariko dira etzi. (Oriamendi)

Joseba Goikoetxea Goikoetxea VI.a zestoarrak eta Urtzi Gurrutxaga eta Beñat Segurola aizarnazabaldarrek parte hartuko dute 19:00etan hasiko den jaialdian.

Erremontari Herriz Herri txapelketa eskualdera itzuliko da etzi. Maiatzaren 11n Aizarnazabalen jokatu zuten lehen jardunaldia, eta ostiral honetan Zestoak hartuko du erremonte txapelketa ibiltariaren jardunaldi berri bat.

19:00etan hasita, bi partida jokatuko dituzte kiroldegiko frontoi berrituan, eta lehian ariko diren zortzi pilotarietatik hiru eskualdekoak dira. Hain zuzen ere, Joseba Goikoetxea Goikoetxea VI.a zestoarra herrikideen aurrean ariko da etzi, eta Beñat Gurrutxaga aurrelari aizarnazabaldarrarekin osatuko du bikotea, jaialdiaren lehen partidan Susperregiren eta Aiestaran VI.aren kontra jokatzeko. Bigarren partidan ariko da Aizarnazabalgo beste rremontista, Beñat Segurola; Jabalera-Juanenea bikotea izango dute aurkari berak eta Azpirozek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide