Gurasoei bideratutako udalekuen inguruko bilerak egingo dituzte astelehenean Zestoan

Intza Trula 2024ko eka. 13a, 09:00

Zestoako udalekuetako irudia. (Zestoako Udala)

Kirol udalekuen eta Uda Gazteren inguruko bilera 18:30ean izango da; udaleku irekiena, berriz, 19:15ean hasiko da. Bi saioak Alonderon izango dira.

Udako oporraldirako antolatutako udalekuak gero eta gertuago daude, eta Zestoako Udalak horien inguruan hitz egiteko bilerak deitu ditu gurasoentzat. Datorren astelehenean, hilaren 17an, kirol udalekuen, Uda Gazteren eta udaleku irekien inguruko saioak egingo dituzte, Alonderon. Hain justu, kirol udalekuen eta Uda Gazteren inguruko bilera 18:30ean hasiko da, eta ondoren egingo dute udaleku irekiena, 19:15ean.

Udalak jakinarazi du, euskaraz ulertzen ez duten gurasoentzat itzulpen zerbitzua eskainiko duela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide