Kontzertua eskainiz amaitu dute ikasturtea Ertxiña musika eskolako ikasleek

Iraia Oteiza

Trikiti, tronpeta, gitarra... askotariko instrumentuen doinuek hartu zuten atzo Zestoako kiroldegiko aterpea. Herritar ugari bertaratu zen musika eskolakoen kontzertuaz gozatzera.

Musika doinuek alaitu zuten atzo Zestoako kiroldegiko aterpea, Ertxiña musika eskolako ikasleek bertan eskaini baitzuten ikasturte amaierako kontzertua. Dozenaka haur zein gaztetxok ikasturtean zehar ikasitakoak eskaini zituzten jendaurrean, eta askotariko instrumentuen doinuz alaitu zuten gunea. Herritar ugari bertaratu zen kontzertuaz gozatzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide