Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan ibilaldi luzea antolatu dute asteazkenerako

Intza Trula

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan egindako ibilaldi baten irudia. (Zestoako Udala)

08:50etan jarri dute hitzordua, Zestoako kiroldegiaren aurrean. Parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: Zumaiatik Getariara eta Getariatik Zarautzera.

Ibilbide luzea egingo dute etzi, asteazkena, Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan. 08:50ean elkartuko dira Zestoako kiroldegiaren aurrean, Zumaiara doan autobusa hartzeko. Ondoren, parte hartzaileek bi ibilbideren artean hautatu ahal izango dute: Zumaiatik Getariara edota Getariatik Zarautzera kostako bidetik joan aukeratuko dute. 

Horrez aparte, 11:00etan Balentziaga Museoa bisitatuko dute joaten direnek. Ohikoa denez, ibilaldiaren amaieran hamaiketakoa ere egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide