Iraetako baratze parkean konpostaren inguruko tailerra eskainiko dute etzi, asteazkena, Kimubat eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatuta. Halaber, Furgobaratzak baratzeei lotutako aholkularitza zerbitzua ere eskainiko du han. 18:00etatik 19:30era bitartean jarri dute hitzordua.
Hori hala, baratzeetako hondar organikoak indibidualki nola konpostatu behar diren ikasiko dute asteazkenean baratze parkera joaten diren guztiek.