Zirkua eta karmenen aurreko lanak uztartu dituzte Arroabean

Mailo Oiarzabal

Zirku tailerrean gozatua hartu zuten atzo arratsaldean hainbat umek eta gurasok. Aurretik, uztaileko festak prestatzeko saioa ere egin zuten.

Arratsalde bete-betea izan zuten atzo Arroabean. Sakulupe guraso elkarteak antolatuta, bi orduko zirku tailerra egin zuten frontoian, eta haur eta guraso asko elkartu ziren han. Zirkuan ohikoak diren hainbat ariketetan eta jardueretan trebatzen, gozatua hartu zuten.

Baina aurretik ere izan zuten eginkizunik umeek zein gurasoek. Plazan, uztailaren erdi aldean ospatuko dituzten Karmen jaietarako prestaketa lanetan murgildu zen kuadrilla bat, margoak eta isipuak hartuta.

 

(Argazkiak: Sakulupe guraso elkartea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide