Argiola kooperatibak batzarra egingo du asteartean

Ihintza Elustondo 2024ko eka. 7a, 15:00

Argiola energia kooperatibaren aurkezpen ekitaldia.

Zestoako energia berriztagarrien kooperatibak 2023ko kontuak onartuko ditu, eta 2024ko kudeaketa plana aurkeztu. 19:30ean elkartuko dira, Alonderon, eta bazkide guztiak deitu dituzte bilkuran parte hartzera.

Argiola Zestoako energia berriztagarrien kooperatibak batzarra egingo du datorren asteartean, ekainak 11, 19:30ean, Alonderon. Urtebete igaro da Argiola kooperatiba gisa eratu zutenetik, eta iaz, hainbat ekintza eta egitasmo jarri zituzten martxan: hitzaldiak, tailerrak, bazkidetza kanpaina eta energia bulegoa. Aurten, plaka fotovoltaikoen proiektuak martxan jartzea da Argiolaren helburu nagusia. Kooperatibak hango bazkideei dei egin die ohiko batzar nagusian parte hartzera. Besteak beste, 2023 ekitaldiko kudeaketa, kontuak eta balantze ekonomikoa aztertu eta onartzearekin batera, 2024ko kudeaketa plana aurkeztuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide