Zirkuko artista bihurtzeko aukera izango dute haurrek bihar arratsaldean Arroabean. Sakulupe guraso elkarteak Zestoako Udalaren babesarekin zirku tailerra antolatu du, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Arroabeko pilotalekuan.
3 urtetik gorako haurrei bideratutako jarduera izango da, baina, antolatzaileek jakinarazi dutenz, 3 eta 6 urte bitarteko haurrek heldu batekin joan beharko dute parte hartu ahal izateko. Bada, joaten direnek era guztietako malabareak eta akrobaziak egiten ikasiko dute, besteak beste.