Itxaropena dantza taldeak egindako ibilbideari keinu egingo dio bihar gauean, izen bereko emanaldian. Hain justu, taldeak garai batean egindako koreografiak gaurkotu eta euskal dantzekin uztartatu ditu, eta emaitza bihar taularatuko dute jendaurrean. Ikasturte amaierako dantza ikuskizuna 22:00etan hasiko da, Zestoako kiroldegian.
Guztira, haurren eta helduen artean, 50 dantzari inguru igoko dira oholtzara, Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal, Jon Mendizabal, Nerea Mendizabal eta Agurtzane Auzmendi musikarien laguntzarekin.