Zestoako Antzerki Asterako sarrerak bihartik jarriko dituzte saltzen

Nerea Uranga 2024ko mai. 31a, 16:40

Iazko Zestoako Antzerki Asteko irudi bat. (Jon Artano)

Ekainaren 24tik 29ra bitartean egingo dute Zestoako Antzerki Astea, Eromen produkzioak antolatuta. Sarrerak bihar ekainak 1 eta etzi ekainak 2 kalean salduko dituzte, eta ekainaren 4tik aurrera, Zestoako Turismo Bulegoan edota Internetez erosteko aukera jarriko dute.

Lau antzezlan eta antzerki tailer bat antolatu ditu aurtengo Zestoako Antzerki Asterako Eromen produkzioakek. Ekainaren 24tik 29ra bitartean izango da. Antzezlanak ikustera joateko sarrerak, berriz, bihartik jarriko dituzte saltzen. Bihar larunbata eta etzi igandea kalean jarriko dute sarrerak saltzeko postua. Ekainaren 4tik aurrera, berriz, Zestoako Turismo Bulegoan edota Internetez Entradium.com webgunean eskuratu ahalko dira.

Sarreren kontuan hainbat azalpen eman dituzte Zestoaren Antzerki Astearen antolatzaileek: antzerki asteko lau antzezlanak ikusteko bonuak 22 eurotan erosi ahalko dira Turismo Bulegoan. Pertsona bakoitzak gehienez bost sarrera erosi ahalko ditu eta 18 urtetik beherakoek %50eko deskontua izango dute. Turismo Bulegoan sarrera erositakoan eskuz ordaindu beharko da.

Egitaraua:

- Ekainak 24, 25 eta 26. Sorgin baratza antzezlana, Eromen produkzioaken eskutik. 21:30ean Lili jauregian. Sarrera 8 euro.

- Ekainak 27, osteguna. Gure xaharrak antzezlana, Bonbon Beltz antzerki taldearekin. 20:30ean, Caravan Parken. Sarrera 8 euro.

- Ekainak 28, ostirala. Putaren bakarrizketak eroetxean, Garaion Sorgingunea eta Manvcodiataren eskutik. 20:30ean, Caravan Parken. Sarrera 8 euro.

- Ekainak 29, larunbata.
* 12:00-14:00. Tailerra: Nola sortu istorio txikiak. Gazte eta helduentzat. Caravan Parken. Doan da.
* 19:30. Katagorriaren elezaharra (Companyia de Comediants La Baldufa). Caravan Parken. Sarrera 8 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide