Pazko Jaiak ospatuko dituzte larunbatean Aizarnan

Intza Trula 2024ko mai. 15a, 17:30

Iazko Aizarnako Pazko Jaietako irudia. (Julene Frantzesena)

Egun osorako egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta baserritarrez jantzita joateko deia egin diete guztiei. Besteak beste, artisauen postuak, jolasak eta jan-edana izango dituzte larunbatean Aizarnara joaten direnek.

Pazko Jaiak ospatuko dituzte larunbatean, hilaren 18an, Aizarnan, eta egun osorako egitaraua prestatu dute haurrentzako zein helduentzako jarduerekin. Gainera, antolatzaileek baserritarrez janzteko deia egin diete Pazko Jaiez gozatzera joango diren guztiei.

Urtero legez, artisauen postuek hartuko dute plaza goizean, eta horrez gainera, haurrentzako ekintzak ere egingo dituzte. 

Eguerdi partean, berriz, trikitilariek girotuko dute auzoa, eta nahi duenak txekorra eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango du. Horrez aparte, egun osoan zehar Berrerabilitako materialekin sorkuntza erakusketa ikusi ahal izango da Anbuko zelaian.

Honakoa da Pazko Jaien larunbateko egitaraua:

  • 11:00. Artisau postuak plazan. 
  • 11:30. Haurrentzako ekintzak.
  • Eguerdian, trikitilariak giroa alaitzen.
  • 14:30. Txekorra eta sagardoa txotxetik.
  • 18:00. Jolasak.
  • Egun osoan zehar, erakusketa Anbuko zelaian.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide