Alokairurako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Intza Trula 2024ko mai. 14a, 15:40

Artxiboko irudian Zestoako Erdikalea.

Interesdunek irailaren 1era arte izango dute eskariak aurkezteko epea. 

Zestoako Udalak alokairurako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du, eta interesa duten herritarrek irailaren 1a izango dute eskariak aurkezteko azken eguna. Alde batetik, laguntza hauen helburua herritarrei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da eta, bestetik, "gazteei emantzipatzeko eta helduen munduan sartzeko prozesuan laguntzea".

Hori horrela, ondorengo herritarrek eska dezakete laguntza: 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, mugikortasun urria duten pertsonek, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonek, 70 urtetik gorako pertsonek, alargunek eta seme-alabak euren kargura dituzten guraso bakarreko familiek.

Zestoako Udalaren webgunean ikus daitezke alokairurako diru laguntzak eskatzeko bete beharreko oinarri guztiak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide