Zestoa-Urepele egitasmoaren bigarren etapa osatu dute

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 14a, 11:45

Goizueta-Labaien ibilbidea osatu zuten herritarrak. (Zestoako Udala)

Goizueta eta Labaien lotu zituzten larunbatean hainbat herritarrek, mendi ibilaldian.

Zestoaren eta Urepeleren (Nafarroa Beherea) arteko senidetzaren harira, Zestoa-Urepele martxan dute Zestoako Udalak eta Agiro mendi klubak, bi herriak mendiz mendi eta etapaz etapa lotuko dituen egitasmoa. Apirilaren 20an osatu zuten lehen etapa, Andoain (Gipuzkoa) eta Goizueta (Nafarroa Garaia) artean; eta joan den larunbatean, maiatzaren 11n, egin zuten bigarrena, Goizueta eta Labaien (Nafarroa Garaia) artekoa. Eguraldi beroarekin osatu zituzten parte hartu zuten herritarrek ibilbideko 23 kilometroak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide