Asentzio jaietan murgilduta izan dira egunotan Zestoako Endoia auzoan, eta gaur, igandea, izan dute festetako azken eguna. Goizean, meza izan da, eta, ondoren, Itziarko Andutz dantza taldearen emanaldia. 14:00etan, auzo bazkaria egin dute, eta 17:30etik aurrera, jendetza elkartu da herri kirol erakustaldia bertatik bertara jarraitzeko. Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugertza aritu dira aizkoran; eta Burni eta Karmele Gisasola Zelai III.a, berriz, harri jasotzen. Giroa alaitzen, berriz, Antsorregi eta Larrañaga trikitilariak gelditu gabe aritu dira egun osoan.