Boto guztien %60 jaso ditu EH Bilduk Zestoan

Ihintza Elustondo 2024ko api. 21a, 21:56

989 herritarrek bozkatu dute koalizioa. EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena; 514 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, boto guztien %31,19. 67 boto eskuratu ditu PSE-EEK (%4,07), 32 boto Podemos-Ahal dugu-Alianza Verdek (%1,94), hamabost boto PPk (%0,91), beste hamabost Sumarrek (%0,91), zazpi Voxek (%0,42), bost Pacmak (%0,30), bi Pum+J k (%0,12), Aulki Zuriak bat (%0,06) eta beste bat Izanek (%0,06).

Zestoan dagoeneko zenbatu dituzte Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako boto guztiak. EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien; 989 herritarrek bozkatu dute koalizioa, hau da, botoa ematera joan direnen %60,01ek. EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena; 514 boto jaso ditu alderdi jeltzaleak, boto guztien %31,19. 67 boto eskuratu ditu PSE-EEK (%4,07), 32 boto Podemos-Ahal dugu-Alianza Verdek (%1,94), hamabost boto PPk (%0,91), beste hamabost Sumarrek (%0,91), zazpi Voxek (%0,42), bost Pacmak (%0,30), bi Pum+J k (%0,12), Aulki Zuriak bat (%0,06) eta beste bat Izanek (%0,06). Guztira, 2.809 herritar zeuden botoa ematera deituta Zestoan, eta %59,81ekoa izan da parte hartzea.

Duela lau urteko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, 145 boto gehiago eskuratu ditu EH Bilduk; hamazazpi puntu egin du gora alderdi horrek jaso duen babesak. EAJk, berriz, ehun boz galdu ditu; hamasei puntu egin du behera alderdi jeltzalearen babesak. PSE-EEk, berriz, duela lau urte baino 26 boto gehiago jaso ditu; %63,41 gehiago. Elkarrekin Podemosek 60 boto jaso zituen orduko hartan, Equo-Berdeak zazpi boto , PP-Ciudadanosek lau, eta Pacma, Vox nahiz Aulki Zuriakek bina boto.

       

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide