Aurreikusitakoa baino ordu erdi bat beranduago iritsi da Korrika Zestoara, 04:30 buelta horretan, eta txiki eta handi, ordurako jende mordoa zegoen euskararen aldeko martxara batzeko zain. Harro hartu dute lekukoa zestoarrek ere, eta Korrikak bizi egin du herrian barrena itzulia, Azpeitirako bidea hartzeko. Behin Korrikak herria atzean utzita, Portale kultur elkarteko ateak ireki dituzte eta nahi zutenek txokolate beroa hartzeko aukera izan dute, telebistan Korrika zuzenean ikusten zuten bitartean.
(Argazkiak: AEK eta Aitziber Arzallus)