23. Korrika

Korrikaren aldeko txotxa egingo dute bihar Zestoan

Intza Trula

2022ko Korrikaren aldeko txotxa Zestoa. (Artxibokoa)

Zestoako AEK-k antolatu du Korrikaren aldeko txotxa. 19:00etan hasita, txarangak musikaz beteko ditu kaleak; 21:00etan, berriz, txotxa zabalduko dute udaletxe azpian.

Zestoako AEK-k Korrikaren aldeko txotxa antolatu du bihar arratsalderako. 19:00etatik aurrera, TxarangEroak txarangak alaituko ditu Zestoako kaleak, eta 21:00etan, txotxa zabalduko dute udaletxe azpian. Sagardoaz gainera, patata tortilla, txorizoa, gazta eta menbrilloa, postrea eta kafea dastatzeko aukera ere izango dituzte joaten direnek.

Korrikaren aldeko txotxera joan nahi dutenek sarrerak salgai dituzte Koiote tabernan eta AEK-n.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide