Korrika Txikia egin dute Aizarnako haurrek eta irakasleek gaur arratsaldean. 15:00etan hasita, auzoa zeharkatu dute korrika, euskararen alde. Giro paregabean egin dute martxa, eguraldia ere lagun zutela.
Gaur, 16:00etan abiatu da, hain justu, Korrikaren 23. edizioa Irundik (Gipuzkoa). Hala, Zestoara martxoaren 20an, goizaldean, iritsiko da euskararen aldeko lasterketa, 04:00 inguruan.