Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta zestoarrek ere bat egin dute egun horretako aldarriekin. Hain zuzen ere, bi ekitaldi izan dira arratsaldean. Batetik, talde feministak deituta, kalejira egin dute 19:00etan, plazatik abiatuta, eta musikak lagunduta, herrian barrena buelta bat eman ostean, berriro plazan elkartu eta aldarri feministak lau haizetara zabaldu dituzte feministek. Besteak beste, betaurreko moreak janztearen beharra nabarmendu dute ekitaldian, eta feminismoaren aldeko esaldiak idatzi eta zintzilikatu dituzte arkupeetan.
Ondoren, 19:30ean, Itaiak antolatutako elkarretaratzea izan da plazan. Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelopean elkartu dira hainbat gazte, eta sozialismoaren aldeko aldarriak oihukatu dituzte.