'Osasun mentala eta nerabeak' hitzaldia izango da martxoaren 14an, Aizarnan

Ihintza Elustondo

Saioan parte hartzeko, izena eman beharko da martxoaren 12a baino lehen. Gutxienez, hamar laguneko taldea osatu beharko da hitzaldia gauzatu ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak egitasmoaren barruan, Osasun mentala eta nerabeak hitzaldia izango da martxoaren 14an, ostegunez, 17:00etan, Aizarnako Kultur Etxean. Hizlari lanetan Estibaliz Ansotegi ariko da. Saioan parte hartzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute Gaztelekuko 688 68 40 29 Whatsapp zenbakian. Martxoaren 12a, asteartea, izango da izena emateko azken eguna. Gutxienez, hamar laguneko taldea osatu beharko da hitzaldia gauzatu ahal izateko. Saioa euskaraz izango bada ere, aldibereko itzulpena entzuteko aukera izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide