Angulo, Urrutia, Legorburu eta Zubillaga izan dira Kobaz Kobaren bi probetako txapeldunak

Nerea Uranga eta Urtzi Oteiza 2024ko otsailaren 18a

VIII. Kobaz Koba mendi lasterketa jokatu da gaur goizean Zestoan. Bi ibilbide ezberdin egin dituzte: Artzei (15 kilometrokoa) eta Zaldei (26 kilometrokoa). 625 korrikalari izan dira guztira.

Gaur jokatu da Zestoan VIII. Kobaz Koba mendi lasterketa, 625 korrikalarik parte hartuz; iazko edizioan baino 133 gehiago. Bi proba jokatu dira Zestoako plazan irten eta bukatuz. Irteeran aurrenak 26 kilometroko Zaldei ibilbideko parte hartzaileak izan dira, 09:00etan irten dute. Segidan, 09:45ean,15 kilometroko proba den Artzei ibilbidean parte hartu duten korrikalariek irten dute.

Aurten ere festa eta kirola uztartu ditu Kobaz Koba probak, eta ibilbideetako hainbat gunetan eta Zestoako kaleetan eta plazan jende asko bildu da korrikalariak animatzeko.

Artzei ibilbideko podiuma osatu dutenak izan dira helmugara iristen aurrenak: gizonetan, Ibai Angulo urrestildarrak irabazi du eta emakumeetan, Ainara Urrutia aretxabaletarrak. Urrutiak hirugarren urtez segidan irabazi du Kobaz Kobako proba motza.

Zaldei ibilbidea bukatzen aurrenak, gizonetan, Iraitz Legorburu getariarra eta, emakumeetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan dira.

Honakoak dira gaurko korrikalarien denborak:

Artzei ibilbidea (15 kilometro):

1- Ibai Angulo (Urrestilla, Azpeitia): 01:11:38

2- Dani Lopez de Mendiguren (Uribarri-Dibiña, Araba): 01:13:55

3- Beñat Ibañez (Zumarraga, Gipuzkoa): 01:14:03

Lehen zestoarra: Joseba Eizagirre: 01:26:02

1- Ainara Urrutia (Aretxabaleta, Gipuzkoa): 01:25:59

2- Ane Elzaurdia (Bera, Nafarroa): 01:29:54

3- Irati Larrañaga (Usurbil, Gipuzkoa): 01:30:50

Lehen zestoarra Aintzane Diaz: 01:44:44

Zaldei ibilbidea (26 kilometro):

1- Iraitz Legorburu (Getaria): 02:18:15

2- Marc Vizcaino (Laudio): 02:20:15

3- Asier Rajado (Andoain, Gipuzkoa): 02:21:29

Lehen zestoarra Amets Aranberri: 02:32:09

1- Oihana Zubillaga (Anoeta, Gipuzkoa): 02:45:44

2- Sonia Lopez (Ermua, Bizkaia): 02:50:16

3- Ainhoa Caporossi (Zumaia): 02:55:27

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide