Iraitz Legorburuk eta Oihana Zubillagak irabazi dute Kobaz Koba mendi lasterketa

Intza Trula 2024ko ots. 18a, 13:52

Gaur goizean jokatu da Kobaz Kobaz mendi lasterketa Zestoan. Ibilbide luzeko irabazleak Iraitz Legorburu eta Oihana Zubillaga izan dira; motzean, aldiz, Ibai Angulo eta Ainara Urrutia izan dira helmugara iristen lehenak.

Aparteko giroa izan da gaur goizean Zestoan, VIII. Kobaz Koba mendi lasterketan. 625 korrikalarik hartu dute parte aurtengo edizioan, iaz baino 133 gehiagok. Halaber, asko eta asko izan dira parte hartzaileak animatzera gerturatu direnak, bai plazara eta baita herriko gainerako txokoetara ere. Iraitz Legorburu eta Oihana Zubillaga izan dira proba luzeko irabazleak; motzean, aldiz, Ibai Angulo eta Ainara Urrutia izan dira azkarrenak.

Bi proba jokatu dira: Zaldei (26 kilometrokoa) eta Artzei (15 kilometrokoa). Hain zuzen, Zaldei ibilbideko korrikalariak izan dira ateratzen lehenak: 09:00etan izan da irteera, Zestoako plazatik. Beranduago, 09:45ean, ekin diote Artzei probako korrikalariek bideari.

Artzei ibilbidea korritu dutenak izan dira gaurko lehen podiuma osatu dutenak, gero egin dute, ordea, Zaldei ibilbideko korrikalariek.

Honakoak dira gaurko korrikalarien denborak:

Artzei ibilbidea (15 kilometro):

1- Ibai Angulo (Urrestilla, Azpeitia): 01:11:38

2- Dani Lopez de Mendiguren (Uribarri-Dibiña, Araba): 01:13:55

3- Beñat Ibañez (Zumarraga, Gipuzkoa): 01:14:03

Lehen zestoarra: Joseba Eizagirre: 01:26:02

1- Ainara Urrutia (Aretxabaleta, Gipuzkoa): 01:25:59

2- Ane Elzaurdia (Bera, Nafarroa): 01:29:54

3- Irati Larrañaga (Usurbil, Gipuzkoa): 01:30:50

Lehen zestoarra Aintzane Diaz: 01:44:44

Zaldei ibilbidea (26 kilometro):

1- Iraitz Legorburu (Getaria): 02:18:15

2- Marc Vizcaino (Laudio): 02:20:15

3- Asier Rajado (Andoain, Gipuzkoa): 02:21:29

Lehen zestoarra Amets Aranberri: 02:32:09

1- Oihana Zubillaga (Anoeta, Gipuzkoa): 02:45:44

2- Sonia Lopez (Ermua, Bizkaia): 02:50:16

3- Ainhoa Caporossi (Zumaia): 02:55:27

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide