Egañazpi. Ezink esan polita ez dela... liburua aurkeztu du Gorka Erostarbek gaur eguerdian Zestoan. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak proposatu zion lana, eta Egañazpi pandero jotzailearen bizitza du oinarri liburuak. Kontakizunaren zertzelada batzuk aurkeztu ditu Erostarbek Herriko Kultur Etxean egindako aurkezpenean, Itsaso Elizagoien trikitixa elkartearen lehendakariaren eta Mikel Arregi alkatearen laguntzaz. Horrez gainera, 11:30 aldera kelajira egin dute trikiti eta pandero jotzaileek herrian zehar.
Jende mordoa bertaratu da aurkezpenera, eta bertan izan dira, besteak beste, Erostarberen eta Egañazpiren familiakoak.