ZESTOAKO GAZTETXEA

"Desalojo arriskuaren aurrean, gaztetxearen alde borrokan jarraituko dugu"

Maialen Etxaniz 2024ko otsailaren 4a

Ehunka lagun atera da kalera gaur eguerdian Zestoan, gaztetxearen alde. Gazte asanbladako kideek eskerrak eman dizkiete borroka prozesuan ondoan izan dituzten herritar, gazte asanblada eta eragileei, eta oztopoak oztopo gaztetxearen alde jarraituko dutela esan dute. Manifestazioak utzitako irudiekin osatutako bideoa da honako hau. 

Zestoako Gazte Asanbladak deituta, manifestazioa egin dute gaur eguerdian herriko kaleetan Zestoako Gaztetxearen alde, Gaztetxea defendatu, desalojoa gelditu lelopean. Ehunka izan dira mobilizazio deialdiarekin bat egin dutenak, eta horien guztien sustengua eskertu dute gazte asanbladako kideek.

Egoeraren testuinguraketa eginda, auzian era batera edo bestera eragina izan duten erakundeak jarri dituzte jopuntuan hala nola, Eliza eta udala. Horiez gain, azken asteetan haien kontrako kriminalizazioa sustatu duten “fauna eskuindar eta erreakzionarioa” onartuko ez dutela adierazi dute. Plazan hasi eta plazan bukatu da manifestazioa. Borroka prozesuan zehar ondoan izan dituzten kideei eskerrak emanez hasi dute hitzartzea, eta borrokan jarraituko dutela berretsiz borobildu dute manifestazioa. Era berean, gogoratu dute otsailaren 24an gaztetxearen urteurrena ospatuko dutela.

Kronika eta argazki bilduma osorik, hemen

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide