Ertxiña mendian 180 zuhaitz landatuko dituzte hurrengo larunbatean

Ane Olaizola

Ertxiña mendia. (Mendia.eus)

Zestoako eta Mendaroko udalek eta Itziarko Auzo Udalak elkarlanean eta Naturtzaindiaren laguntzarekin antolatu dute zuhaitz landaketa otsailaren 3rako. Ondoren, bazkaria egingo dute Portalen, eta hara joan nahi duenak aurrez izena eman beharko du.

Otsailaren 3an, gaur zortzi, zuhaitz landaketa egingo dute Ertxiña mendian, Zestoako eta Mendaroko udalek eta Itziarko Auzo Udalak elkarlanean eta Naturtzaindiaren laguntzarekin antolatuta. Guztira, 180 zuhaitz landatuko dituzte Zestoako mendi horretan, eta horretarako, herriko plazatik oinez abiatuko dira 10:00etan.

Irteeraren ostean, gainera, bazkaria egingo dute Portalen, eta horretarako hilaren 31 baino lehen izena eman beharko da, info.naturtzaindia@gmail.com helbide elektronikoan mezua idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide