AEK-ak euskararen alde bi urtetik behin egiten duen Korrika antolatzeko bilduko dira datorren astelehenean Zestoan. Martxoaren 14an abiatuko da 23. Korrika Irundik, (Gipuzkoa) eta 20an, asteazkenez, hartuko dute lekukoa zestoarrek. Harro Herri lelopean hamar egunez jarraian Euskal Herriko hainbat txokotatik igaroko da Korrika, Baionara iritsi arte.
Hilaren 29an, 18:00etan, jarri du hitzordua Zestoako AEK-ak, Alonderon. Besteak beste, Korrika Zestoatik igarotzen den eguneko ekintzak adostuko dituzte bertan.