Zestoan ere korrika amaituko dute urtea

Intza Trula

2022ko San Silbestre lasterketako irudia, Zestoan. (Andoni Elduaien)

Ohikoa den moduan, aurten ere abenduaren 31n San Silbestre lasterketa korrituko dute herrian. Korrikalariek izena egunean bertan eman beharko dute, plazan.

Urtea amaitzear da, eta Zestoan ere San Silbestre lasterketa korrituko dute urteko azken egunean, abenduaren 31n, 17:00etan. Izena emateko aukera egunean bertan izango dute parte hartzaileek, 16:00etatik 16:45era bitartean. 

Herritarrak hiru mailatan banatuko dira, adinaren arabera: 10 urte bitartekoak (200 metro), 11 eta 15 urte bitartekoak (kilometro bat) eta 16 urtetik gorakoak (hiru kilometro). Izen-ematea doakoa izango da eta antolatzaileek jakinarazi dute amaieran oparia jasoko dutela korrikalari guztiek, lasterketa irabazi ala ez irabazi. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide