Santa Zezilia eguna da azaroaren 22a, eta beste behin, Zestoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunaren bueltan. Hain zuzen, larunbat honetan Zestoako Musika Bandak eskainiko du kontzertua, 20:00etan udaletxe azpian. Pop eta rock doinuak izango dira nagusi emanaldian eta Beñat Etxabek egingo ditu zuzendari lanak. Horrez gainera, eguraldiak laguntzen badu, 19:00etan kalejira ere egingo dute kontzertuaren aurretik.
Ertxiña musika taldeko kideak, berriz, asteartean, hilaren 21ean aterako dira Zestoako kaleak dantzan jartzera. 17:30ean abiatuko dira kalejiran, eskolan banatuko zaizkien koloretako kamisetekin. Hain zuzen, banda txikiaren azken entsegua egingo dute bihar 19:00etan, eta kalejiran parte hartuko duten haur guztiak bertara agertzeko deia egin du musika eskolak.
Batzar orokorra, hilaren 27an
Azaroaren 27an, astelehenean, Ertxiña musika eskolakoek batzar orokorra egingo dute, 18:30ean. Bertan besteak, ikasturteko balantze ekonomikoaren berri emango dute bertan.