Ibilaldi luzea egingo dute bihar Zestoa Osasuntsu programaren barruan

Intza Trula 2023ko azaroaren 15a

Zestoa Osasuntsu egitasmoko irudia. (Zestoako Udala)

Hainbat jarduera egin dituzte jada Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, eta bihar izango da hurrengoa: Zumaian ibilaldi luzea. 08:50ean elkartuko dira Zestoako kiroldegiaren aurrean, 09:00etako autobusa hartzeko.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan ibilaldi luzea egingo dute bihar. Hainbat ekintza egin dituzte dagoeneko programaren harira; hala nola Zestoako aztarnategira ibilbide gidatua, barreterapia saioa eta bertako hosto bildumaren erakusketa. 

Horrenbestez, bihar 08:50ean elkartuko dira Zestoako kiroldegiaren aurrean, 09:00etan Zumaiarako autobusa hartzeko. Behin iritsita, zortzi kilometroko ibilaldia egingo dute bertan eta 12:00etan hartuko dute bueltako autobusa. Itzultzean hamaiketakoa egingo dute elkartu direnen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide