Hamasek asteburuan Israelen egindako erasoen ondoren nabarmen egin du gora tentsioak ekialde hurbilean. Israelek gerra egoera deklaratu du, eta haren armadak erabat blokeatuta du Gaza. Bada, bertan gertatzen ari dena salatzeko eta Palestinako herriari babesa adierazteko mobilizazioak egiten ari dira egunotan eskualdeko hainbat herritan. Herenegun Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian egin zituzten elkarretaratzeak, eta atzo Zestoan egin zuten mobilizazioa. Zestoako Gazte Asanbladak deituta, dozenaka lagun elkartu ziren 19:00etan plazan, Erresistentziarekin elkartasuna, Palestina askatu! lelo hartuta.
Azkoitian, berriz, gaur, ostirala, 19:00etan elkartuko dira, plazan, gaiarekin keztatuta dagoen herritar talde batek deituta. Palestina askatu! lelopean egingo dute protesta.
