Amabirjinen atarian, Gazte Eguna izan zuten atzo Zestoan. Euriak atsedenik eman ez zuen ere, gazteek herriko kaleak hartu zituzten eguerditik gauera bitartean. Besteak beste, Gaztetxe berriaren aldeko zein Antton Olaizolari elkartasuna adierazteko aldarriak eta batukadak hartu dituzte herriko kaleak eguerdian, eta arratsaldean, bertso saioa zein txaranga hotsak izan ziren protagonista hainbat txokotan. Gauean, berriz, EH Sukarra eta Lin Ton Taun taldeek kontzertua eskaini zuten. Egunean zehar hartutako irudiekin honako bideo hau sortu du Erlo telebistak.